0
100
go back
Top

C.V.

BIO.

Txuspo Poyo (1963 Altsasu, Nafarroa) Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan. 2001. urtean, Marcelino Botín Fundazioak ISCPko egoitzarako beka eman zion, eta New Yorkeko Unibertsitateko CADAn ikasi zuen. 2006an, Arte y Derecho Fundazioak eta Valentziako Arteetako Fundazioak Delay Glass proiektua egiteko laguntza eman zioten. Urte horretan bertan, Euskadiko Gure Arte saria jaso zuen. 2008an, Unión Fenosaren saria jaso zuen. 2015ean, BBVA Fundazioak Multiverso beketako bat eman zion “Espedientea: Engañako tunela” proiekturako. 2018an, Huarte Zentroak Izaro proiekturako laguntza eman zion. Irudiaren Azterketari buruzko XV. Jardunaldietan parte hartu du Madrilen, eta Cuencako Unibertsitateko zein EHUko Masterrean egon da gonbidatu moduan.

Bere erakusketen artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: BBVA Fundaziokoa, Madrilen; Artium Museokoa, Gasteizen; Centre d’Art La Panera, Lleidan; Arte eta Diseinu Museokoa, Costa Rican; eta la Caixa Fundazioko Montcada aretokoa, Bartzelonan. Horrez gain, honako erakusketa kolektibo hauetan ere parte hartu du: Animazioaren Geopolitikak, Sevillako CAACn eta Vigoko MARCOn; Les Rencontres Internationales, Parisen, Madrilen eta Berlinen; II. Hirurtekoa, Angolan; File, Brasilgo Sao Paulon; Ezezagunak, Bilboko Guggenheim Museoan; Zinea eta ia-ia Zinea, Madrilgo Reina Sofía Museoan; Multitude, New Yorkeko Artist Spacen; eta Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Italiako Guarene-Torinon, besteak beste.

www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-txuspo-poyo

www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-multiverso

90eko hamarkadatik, Txuspo Poyok nolabaiteko prozesu-metodologia erabili du bidegurutze hibridoetan zenbait belaunaldi-gertaerari buruzko ikerketan eta azterketan oinarritutako historia kontrajarriak sortzeko, eta, bertan, muntaketa bera nabarmendu du erabat. Ehunak film-irudiaren bidez betearazteko asmoz filmak deseratzen dituzten zeluloideen seriea eta teknologiaurreko jostailu moduan erabilitako Pixel ikuspeneko kamera, marrazki bizidunek mendebaldeko kulturan duten jokabide moralean, generokoan, sozialean eta psikikoan agertzen diren harremanei buruzko azterketa dokumentala egiteko. Proposamen horien ondorioz sortu diren kontakizunen tentsioa irudi gurutzatuetan datza. Bilbe horietan, hondakin historiko eta amaigabeek bat egiten dute, historiatik, zinearen mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik ateratako taldekako nahiz banakako iruditeria kulturalaren pasarteekin batera. Lanetan, ekoizteko eta irudikatzeko moduak zein ereduak irakurtzen dira berriro.