Bitxigile: Jorge Pérez
80 urte pasatxo dira erbestetik Eusko Jaurlaritzak lehen eta txanpon bakarra diseinatzeko eta egiteko agindua eman ziola Bruselako Txanponaren Errege-Etxeari 1937an, Espainiako Gerra Zibila puri-purian zela. Txanpon honen sorreran eragin zuzena izan zuten Estatutuaren onarpen juridikoak eta 1936ko udaberriko Eusko Jaurlaritzaren sorrerak instituzio moduan, zeina Gerra Zibilaren bezperetan izan baitzen, 1931n hasitako prozesu luze bezain konplexuaren ondoren.
Erakusketak: Okela, Bilbao, 2018.
22mm-tako diametroa eta 4g-ko pisua pezeta 1eko txanponentzat, eta 26mm eta 8 g-koa 2 pezetako txanponentzat.
Aurrealdea: txanponaren aurpegia, frigiar txanoa janzten duen eta eskumarantz begiratzen duen emakumearen bustoa, XIX. mendean Libertatearen (Libertas) eta errepublikazaletasunaren sinbolo internazional eta alegoriazko errepresentazioa.
Inguruan erliebedun textu bat dago izkiriatua GOBIERNO. DE. EUZKADI. Bustoaren behealdean artistaren inizialak estilizatuak ageri dira: AB/ Armand Bonnetain.
Atzealdea: txanponaren gurutzea, 1 PESETA edo 2 PESETAS piezaren balioa, eta behealdean 1937. urtea. Dena bi aldeetara doan erramu koro batez bildua. Txanpona ertzetan perladun moldeatu batekin ixten da, bere aurrealdean bezala.
Txanpon (esp:moneda) terminoak latineko moneta hitzean du jatorria, hasiera batean Juno Moneta jainkosaren ezizena zena, memoriaren jainkosa, eta geroago Junoren tenpluan instalaturiko Moneta-etxea. Moneta latineraz monere aditzetik eratorria da “ohartarazi, gaztigatu, aholkatu”, erromatarrek jainkosa honengana jotzen baitzuten aholku bila. Amonestar (V.) hitzaren familia etimologikotik dator.
Nahiz eta Erregimen Frankistak txanpona Penintsulan sartzerakoan konfiskatu eta hau zirkulazioan sartzea galarazi, historia garaikidearen testigu isila izaten jarraitzen du,gatazka momentu batean sortua eta egun kolekzionismoaren unibertsora mugatua.
2014ean, senide baten ganbaran, kutxa erdoildu baten hondoan, hauetako txanpon bat aurkitu nuen, beste zenbait souvenirrez artean, misterio kutsu batez inguratua. Txanpon honek, materia historiko gisa, prozesu egoeran zeuden aurreko zenbait proiektu aktibatu zituen eta honen ondare, zaharberritze eta espekulazioek errelatua eraikitzea ahalbidetu zuten. Nikelez egindako txanpona 40 cmko kable luze batean bilakatu zen, memoriaren neurri edo/eta zati gisara. Lifting bat jasan duen gorputz biribil metalikoaren luzapena, txanponetik harira eta haritik bitxira.
Hari honetatik, bitxigile batek lau klip edo urkila sortu zituen. Klip/bitxiek bereizitasun moduko bat mantentzen dute normaltasunaren barruan, bai funtzionalki eta baita estetikoki ere: klasifikatu zein klasifikatu gabeko paperak lotzea, txanpon papera, amorru edo zelo krisi baten ondorioz mila zatitan txikitzen den irudi bat berreraikitzea edo lehendakariaren korbatako orratz krisketean bukatzea. Junoren tenpluan ziklikoki jokatuz.
Azken hamarkadetako teknologia berrien garapen bizkorra dela eta, gure begiradak, gure bizitzen eraikuntzak, oroitzapen eta errelatuak, irudien zirkulazio azkarren eraginez eraldatuak izan dira, deliberatuki konbinatu eta manipulatuak.
Alde berean eta paraleloki, gure gertuko iragana aztertzeko interesa ere handitu egin da. Irudien eraikuntzek, batez ere artearen eta errepresentazioaren esparrutik datoztenek, boterearen esku egon izan dira. Baina zenbaitero, jendarteak erantzun egin du eta botereak ahaztarazi nahi duen memoria hori aktibatu egin da, artearen ekoizpenean-eta artetik haratako dagoenetan- honen erantzuna erabakiorra izanik.
Irudietan barrena ibiltzeak, banakako memoria zein kolektiboa aktibatzen du; orainaldia pentsatzen edo iraganeko esperientziak dekodifikatzen laguntzen digu, orainaldiko gertaerak ulertu eta gainditu ahal izateko, ekoiztu dituztenen kontestu eta subjektibotasunak entendituz.