0
100
go back
Top

Apple Core. 1997

Bideo digitala. Koloretan, estereoa, 15’ 30’’. Urbasa

Burdinezko bolatxo batzuk eta neskatila batek abandonatutako hotel bateko logela ezberdinak zeharkatzen dituzte. Hutsik eta erortzeko zorian dagoen lekuak antsietate eta ikara eragiten ditu. Haurraren oihuak bolatxoak bere misioa bertan behera uztea eragiten du.

Txuspo Poyoren bideoek ikusleak berak ere oharkabean bizi duen egoera psikologiko bat irudikatzen dute, kamera, muntaia, planoak eta soinu bandaren erabilerari esker. Apple Core-en bere beste lan gehienetan bezala, ez dago ikuslea pertsonaia eta espazioetan barna lagunduko duen narrazio espliziturik. Indar eta garrantzi berezia duena egoera psikologiko bat sortzea da. Kasu honetan hasiera batetan protagonista sagar zuztar baten atzetik dabilen neskatila da. Sagarra aurrerago bola bilakatzen da eta hasiera batetan etxeko espazioak gurutzatzen ditu, zeinak gerora etsai-giroa darien itxuraz abandonatutako hotel bateko espazioak bilakatzen baitira. Barreak eta bolak lurrean eta eskaileretan egiten duen ibilbidea entzuten dira, bide batez eraikineko txoko ezberdinak erakutsiz. Apple Core-en ikusleentzat Stanley Kubricken eta, batez ere, bere The Shining filmeko eszenetako bat izango dira ezinbesteko erreferente, kamerak bizikletan etxetik dabilen haurra atzetik jarraitzen duena, hain zuzen. Bolaren ibilbideak eta soinu bandak ikuslea hipnosi antzeko egoera batera daramate, eta istorioak berak eta objektuaren ibilbideak garrantzia galtzen dute.

Erakusketak: Siesta Over, Side Show Gallery, Brooklyn, Nueva York, 1998; Paradise 8, Exit Art, Nueva York, 1999; Trasvases, Videoartistas Españoles, intinerante: Museo de Arte Carrillo Gil, México, Museo de Arte de Buenos Aires y Centro de Cultura, Lima, 2000.

Colección MACBA. Barcelona
Kategoria:
Next Up