Dokumentala Fisher Price-arekin
30 minutu, txuri-beltzean, estereoa
Dokumental honek lekukotza ematen du gure haurtzaroan ikusi genituen marrazki bizidunek proiektatzen zuten psikologiaren inguruan. Hiru zatitan banatua dago: Disneyren marrazki bizidunak, Warner Brothers-enak eta Comic Underground delakoa Nazariorekin. Elkarrizketek gertuko belaunaldiak hartzen dituzte beren barne, honela mendebaldeko gizarteko klixea irudikatzen duten marrazkietako pertsonaien gizarte-, kultura-, politika- eta balio moralak azpimarratuz.
Elkarrizketatuen artean daude: Burt, Dolores, Itziar Okariz, Guillermo Paneque, Nazario, Rogelio López Cuenca, Txomin Badiola, Ruper Ordorika, …