Lau makina sinkronizatuek –binaka- txokolate eta gurin esentziak jaurtitzen zituzten. Bi esentzien uztarketak tokiko paretak deskubritzen zituen bere garaira, edukien amnesia, sentsazio arraroen karga handiarekin. Batzuetan, usainek ikusmen-memoria baino urrunago bidaiatzen dute.
Bigarren proposamenak aurrekoarekin denbora-lotura estua zeukan. Adorea, aukera eta loteria-jokoa. Parte hartzen genuen artista bakoitzari zegokigun produkzio kontzeptupeko txekearekin (lehengo 100.000 pezeta), pieza honetan txekea ezkutatzea planteatzen zen eta hura bilatzeko publikoa-ikuslearen prestasuna, eta, hura aurkitzekotan, horretan aipatutako zenbatekoa jasotzeko prestasuna. Ikuslea lehen pieza bihurtzeko igurikimena ematen zen, hau da, 360ºtik haratago begiratzea, erakusten ziren obretatik haratago, beren pertzepzio-estrategia propioak sortuz. “Etxekoa” helbidea zeukan txekea gutun-azal batean ezkutatu zen. Kode postalak sarearen partea zen: zazpi logela, sukaldea eta bi bainugela zituen etxea... posta-postontzia gehitzen zitzaiola.