Animación en 3D, 7'20". Color. Estéreo. Música: Txalaparta. Bilbao, 2005
Etsai-Giroak 3Dn eginiko lan bat da. Maya programazioaren bidezko errealizazioan teknologia maila handia atzematen da, eta hau, abangoardien tradizioarekin eta animazioaren psikologiarekin konbinatzen da. Honen emaitza portaeraren hibrido bitxi bat da, mekanismo bat, hots, osagai kulturalak materiaren sorkuntza bal-dintzatzen du. Mailu batek, aita, eta bere iltzeek, seme-alabak, sortzen dituzten errepikapen sistematikoez osaturiko paisaia bat da; ideiak iltzeen modura sartzen dira: “iltze goriari helduz”, “iltze batek ateratzen du bestea”...
Mailua bezalako objektu baten pertsonifikazioak kolpatzen gaitu; gure historia industrialaren une gertua da. Talka etengabea ere gehitzen da, ikur ideologiko gisa, zerbitzuen garaian erabat ezereztu arte. Pankarten moduko pantailak, seinaleztapena, publizitatea edo propaganda... galeraz osaturiko basamortuan.
Erakusketak: Museo ARTIUM, Vitoria/Gasteiz; Centre d'Art La Panera, Lleida; Loop, Barcelona; Arco 2005, Madrid.