0
100
go back
Top

EXIT EXIST EXILE. 2001

Argi kutxak, bakoitza 20x10x30 zm.

EXIT (irteera) ikur semiotikoa, igarotze-lekuetako erreferentea da: eraikinaren irteeratara daramaten argi-kutxa formako adierazleak. Lanaren ekarpena argi honek dituen bi irakurketak dira. Batetik, sarreran estrategikoki kokatua dago, eta arlo publikoa eta pribatua ezberdintzen ditu; bestetik, proiektua, berez, kode hortaz jabetu eta eduki espezifikoagoak gehitzean datza. Horretarako, EXIT signifikatzailea erabili nuen, eta termino horren ordezko izan zitezkeen hitzak bilatu nituen, horrela sortu ziren EXILE eta EXIST, semantikoki zein sintaktikoki antzekoak diren hitz bi. Biek ala biek Exit hitzari konnotazio soziopolitikoa gehitzen zioten, eta baita presentzia fisiko eta espirituala ere. XXI. mendeko lehen exodoak natura-hondamendiek zein arrazoi ekonomikoek eragin dituzte; horren ondorioz, milioika pertsona lekualdatu dira, eta ez bakarrik hirugarren munduan, baita lehen munduan ere.

Erakusketak: ISCP (International Studio and Curatorial Program), Nueva York, 2001; espacio C, Camargo (Cantabria), 2006; Museo de Arte y Diseño Comtemporáneo, Costa Rica, 2008; Museo ARTIUM, Vitoria/Gasteiz, 2010.

Centre d’Art La Panera. Lleida, 2011

Katalogoko irudiak “EXIT EXIST EXILE”
Next Up