Lan honen bitartez, Txuspo Poyok beste behin ere gorazarre egiten dio zientzia fikzio zinemari. Honez gain, 60. hamarkadako espazioko zinematik ateratako ikonografia baliatzen du, istorio pertsonal bat garaiko makineri eta teknologi konplexuan kokatuz eta espazioan bakarturik bizi eta lurrean pentsatzen jarraitzen duen gizaki baten intimitatea erakutsiz. Istorio hunkigarri bat aurkezten duen egikera akasgabeko lana, inondik ere.