Video animación 3d. 10m. Color. Stereo. Bilbao, 2006
50 segundo bertikalean da Begoñako auzoa eta Bilboko Alde Zaharra lotzen dituen igogailuan igo edo jaisteko erabiltzen den denbora. Igogailu-eraikina Esperantza kalean dago eta Rafael Fontanek egin zuen 1943an. Ordudanik, zenbait belaunaldi hazi dira igogailu hau ia egunero erabiltzen. Fisonomia arrazionalista duen garraio publiko hau lekuko garrantzitsua izan da zonalde horretako hazkunde sozial eta kulturalean. Garraio berriek, hala nola, metroa eta honek Begoñarako duen sarrera, gutxitu dute honen erabilera. Eraikina zaharberritu beharra dago denbora galdu gabe, bai kanpotik bai barrutik. Eraikin hau proiektuaren ardatz bilakatu izanak SOS deia antzeko bat da. Eraikin hau degradatzen bada, honen ingurua ere degradatuko da.
Erakusketak: "Ficciones Urbanas", Koldo Mitxelena, Donosti, 2011; Fundación Bilbao Arte Fundazioa, Bilbao, 2006.