Bideo digitala eta animazioa 3D. 15' 20''. New York, 2003
2003ko udaberrian Manhattan uhartea Brooklyn eta New Jerseyrekin lotzen duten zubiei buruzko proiektu bat hasi nuen. Bost zubi aukeratu nituen, irlaren plano gainean esku bat bere osotasunean zabalduz gero, hatz bakoitzak zubi bat irudikatzen zuelako. Alderdi astrologiko batetik, bost zubiek asmo ezberdinak josten dituzte beren artean, besteak beste hiriko eguneroko gizarte, politika eta kultur-bizitza. Ezin dugu hala ere ahaztu, sarrera-irteera egitura hauek helburu militar estrategikotzat dituztela, eta ondorioz, alerta laranjan daudela gau eta egun polizia patruilen zaintzapean.
Erakusketak: Galería Moisés Pérez de Albéniz, Pamplona.