0
100
go back
Top

Testuak

Hitza alokairuko arma bat da

Katalogoa 181201046L, U.N(Inverse) aldizkaria.

WRECKITECTURE (Hondamendiaren Arkitextura)

Testua U.N(Inverse) katalogoan. Argitaratua: Artium eta Center d’Art La Panera.

U.N(Inverse) Unibertsoa

Testua U.N(Inverse) katalogoan. Argitaratua: Artium eta Center d’Art La Panera.

Zeluloideak

BizBak Katalogoa, Paraninfo, Bilbao.

Elkarrizketa baten zatiak

Fito Rodríguez —Adierazgarria da benetan egin zenuen lehenengo lana jostailuzko Fisher Price kamera batekin egin izana, eta, gainera, hasiera batean, mugimenduan zegoen irudiak baino gehiago objektuak berak txundituta sentitu izana. Txuspo Poyo —Berez, harreman hura ez nuen jostailuzko kamerarekin bakarrik izan, musika-zintekin (grabazio-euskarria), kaseteekin ere [...]

Doris Lessing. Elkarrizketa apokrifoa

Orain dela hamarkada askotatik egunkaria idazten dudala eta nerabezarotik idazleen zein artisten oroitzapenak eta testu intimoak irakurri ditudala kontuan hartuta, 39 urte neuzkala Doris Lessingen El Cuaderno Dorado irakurri nuenean, idazketari aurre egiteko modua aldatu nuen. Nire eguneroko ohitura literarioetan ere izan zuen eragina. Harrezkero, [...]

Louise Bourgeois, edo hutserako eskailera

Bere garaian Txuspo Poyok Louise Bourgeoisi eskaini zion heriotza-ohar honetan, niretzat oso deigarria izan da haren heriotzaren berri ematen zuen egunkariko orrialdea modu materialean inbaditzen duen eskailera-gurutzaketa. Elementu arkitektoniko hori hain adierazgarria eta, aldi berean, hain sinbolikoa denez, oroimenean bizirik ditudan irudiak etorri zaizkit burura; [...]

Hil osteko testua

Heriotza eta prentsa Erdi Aroko teokrazian, gizarte-maila berdintzeko agindutzat hartzen zen heriotza: lurreko desberdintasunak desagertu egiten ziren, eta heriotzak guztiok berdintzen gintuen linbo demokratikoan: apezpikua eta mirabea, erregea eta eskalea. Inoiz fantasia hori norbaitentzako benetako kontsolamendua izan bazen, berez laikotasunerantz jotzen duen gizarte burgesak hil [...]

EDUKIAK

AGERIKO ARRAZOIRIK GABE 1. 2001eko martxoaren 23an, Mir estazio espaziala suntsitu zen, lurrazaletik 300etik gora kilometrora zegoen orbitatik itsasora erori ondoren. Mir bera ikerketa zientifiko eta astronomikoari begira orbitan jarri zen lehenengo laborategi-proiektua izan zen. Mir (bakea edo mundua esan nahi du) 1986tik 1996ra eraiki [...]

Txuspo Poyoren itzulpen txarrari buruzko 13 modu

1. “Animazioa”, Txuspo Poyok, ingelera erabiliz, bere ama hizkuntza ez den arren, nahiz berarekin duela zenbait urte ohitu, ondoko hau idatzi dit: “gezi gozo bat da, hezkuntza-programatik gerra garaiko gatazkara­ino doana”. Nik adierazpen hau neurtzen dut gaztelerara itzulita, eta gaztelera, nire arbaso judu sefardien hizkuntza [...]