0
100
go back
Top

Hitza alokairuko arma bat da

Cécile Bourne. 2006

“Like they say here, and poets know it well, the devil loads the gun,
and the word is a hired hand, a popular Spanish saying”

Txuspo Poyo ikuslearen irudimenari iragarri eta hura pizteko trebetasun handia duen artista multidisziplinarioa da. Horrela bada, edozein bitarteko erabiltzen du estetika poetikoaren maila jakin batera iristeko: 16 mm-ko filmak, bideoak, zeluzoideak, argazki-hitzak edota irudi landuak. Artista honen lanetan behin eta berriz ageri dira XX. mendeko zinemaren erreferentziak eta animazio birtuala.

Hitz gutxitan, esan nezake Txuspo Poyoren lana berak bere buruari ezarritako muga-sistema bat asmatzera bideratzen dela, eta honen aukera estetikoak aztertzera. Bere lana, forma guztietan, istorioei buruzko informazioa kentzean edo ematean oinarritzen da. Gertakizunak nola eta noiz irakurle edo ikuslearekin partekatu erabakitzen du, iragarpena, misterioa, suspentsea edo sorpresa sortzeko. Zentzu honetan, Txuspo Poyoren obra guztiek ezaugarri ludikoak dituzte. Bere lana, murrizketen jokoa edo informazio asimetrikoaren jokoa azpimarratzen duenez gero, joko mota bat dela esan daiteke.


http://www.chooseone.org/