0
100
go back
Top

Txuspo Poyoren itzulpen txarrari buruzko 13 modu

Nico Israel. 2006

1. “Animazioa”, Txuspo Poyok, ingelera erabiliz, bere ama hizkuntza ez den arren, nahiz berarekin duela zenbait urte ohitu, ondoko hau idatzi dit: “gezi gozo bat da, hezkuntza-programatik gerra garaiko gatazkara­ino doana”. Nik adierazpen hau neurtzen dut gaztelerara itzulita, eta gaztelera, nire arbaso judu sefardien hizkuntza bazen ere, ez da nire ama hizkuntza; beraz gero, berriz, nire hizkuntzara ekartzen dut, Ame­rikako ingelera garaikidera alegia, hizkuntzen artean nola bidaiatzen duen ikusiz.

2. Ziur egoteko, animazioak, ilustrazio estatiko aitzinekoa den aldetik, funtzio pedagogikoa dauka (“hezkuntza programa bat”?): Historian ze­har, animazioa erabili da zerbait frogatzeko, maiz izan da animatu gura duen testu idatzia, animatu, literalki, izpiritua emateko, anima lati­nez, aire, arnas, bizitza, arima, gogamen.
Estatika dinamika bilakatuz, animazioak “hezi” dezake zinez — iraka-tsi, aurrera eraman, hazi — eta, aldi berean, entretenitu eta gozamena ekarri. Baina animate hitzak – ingelesez behintzat – “ekintza sustatu” ere esan nahi du; zirikatzeko, sentimenduak kilikatzeko, etsaitasunezko sentimenduak barne. Esanahi hau anima hitzaren osagarri maskulinotik datorkio, animus hitzetik hain zuzen.
Eta ikus dezagun nola “animazio” etimologiko horrek bultzatzen gaituen “gerra garaiko gatazka” bera sorraraz dezaketen sentimenduei buruz pentsatzera, zeinak, historian zehar, mediumarena ere egin duen, zoe­tropearen eta kenetoscopearen garaietatik hasita (gatazka eta arriskua nabarmentzeko zuten joera goiztiarrarekin, propaganda egiteko zuten joerarekin batera), Disneyren garaietatik (zeinaren politikari buruz asko idatzi baita, gehiegi agian), Warner Anaien Bugs Bunny marraz­ki bizidunetaraino. Azken hauek, Gerra Hotzaren amaieran hazitako ume guztien modura, ama-esnea bezala edan nituen. Bugs adore eta kemen amerikarraren epitomea izan zen; batzuetan etsai gisa izan zuen hartz errusiar erraldoi eta nabarmena motela eta gaiztoa zen.

3. Baina, zer gertatzen da Poyoren “gezi gozoarekin”? Baina gezi bat, hil­tzeko edo gutxienez zauritzeko diseinatuta dagoen gorrotoaren irudia, nolatan izan daiteke, aldi berean, “gozoa”? (Berehala oroitzen naiz Kupidorekin eta bere gezi erotikoekin. Hauek, gerra eta maitasunaren arteko ulermen klasikoan dagoen inbrikatze sakona uzten dute agerian berehala, baina, aldi berean, Psykeren istorioa ere gogoratzen dut. Honek begiratu bat egin zion bere maitale Kupidori, eta abandonatua izan zen, bihotza puskatu zion: Bananduta mantendu behar al dira beti adimendua eta maitasuna?) Eta nola “joan” daiteke gezi hau -gozokiro- “hezkuntza programatik gerra garaiko gatazkaraino”? Nire baitan galde­tzen dut “gezi gozo” hau hizkuntza espainiarraren esamolde bat den edo Txuspo poetikoa izaten ari den, eta galdetzen dut, halaber, nola esaten den “esamolde” hau Euskaraz, Francoren erregimenagatik debekatutako baina oraindik Bilbon, Txuspo egun bizi den hirian, mintzatzen den (eta sustatzen den) euskal hizkuntza. Ingelesez, “gezi gozoa” oximoroi bat da, diskurtsoko figura bat zeinean “kontrajarriak diren edo nabarmen kontraesankorrak diren bi termino lotzen baitira enfasi gehiago emate aldera”. Baina oximoroi bezala ere, ez dabil, hitzek ez dute zehar­katuko: “Ez dute “pasatuko” animazioko Gezi gozoa”, hau baldin bada Txuspok buruan zerabilena “originalean”, berez ezin da itzuli; edo, itzulitakoan, ezin da zuzentasunez aldatu hizkuntza batetik bestera.

4. Walter Benjamin, Alemaniako judu bizkorra, 1940ko irailaren 26an Espai­nia eta Frantziaren arteko mugan, Puerto Boun alegia, Nazien erregime­netik ihes egin nahi zuenean, hartu zuen morfinaren “gezi gozoak” hila geratu zen. Bere heriotza, apokrifoa izan daitekeen istorio baten ara­bera, muga-guardia espainiar batek esan zuenaren okerkuntza partzial bati egotzi behar zaio: Bisa legitimoak bazituzten ere, errefuxiatu taldea ezin zela “igaro” Francok menperatutako Espainiako “askatasune­rantz” eta Estatu Batuetara alde egin zuen. Bukaera patetiko eta pro­saikoa Espainiari buruz hain burutsu idatzi zuen pentsalari batentzat (ikusi Ibizako Ondorengotza bere Lanen Hautaketa liburuan, eta, gehien bat, Espainia, 1932 hausnarketa liluragarria) eta, askoz ezagunago egin zuen lanean, itzulpenaren galderan. Hemen, Baudelaireren Tableaux Parisiens liburuaren alemanez egin zuen itzulpenean, Benjaminek irado­kitzen du ondoko galdera: Lan bat itzuli badaiteke, esanahi bikoitza dauka? Edo: Itzultzaile egoki bat aurkitua izango da irakurle gehienen aldetik? Edo, egokiago: Bere izaera itzulgarria da eta, ondorioz, mo­duaren garrantzia dela eta, deigarria ere bada? “

5. Benjaminek itzulpenari buruz egiten dituen galderek “originala” eta “kopia”ren arteko harremana berriro nabarmentzen dute. Ez soilik li­teraturak, baizik eta artean ere, zeinaren erreprodukzioa idatzi zuen Benjaminek geroago bere saiakera ezagunenean: Artearen Lana Errepro­dukzio Teknikoaren Garaian . Itzulpena ez da, jada, “lehen mailako” dokumentuaren “bigarren mailako” interpretazio fidel bat; baizik eta, itzulpena galdatzen duten lanetan, originala eta itzulpena transforma­tzen dira, Idazkun Biblikoen kasuan bezala, zeinak, Benjaminen ustez, itzulpen guztien ideala baitira.
“Itzultzailearen zeregina”, iradokitzen du Benjaminek – eta Paul de Manek azpimarratzen duen bezala jatorrizko zeregin alemaniarrak (Au­fgabe) “errenditu” edo “errendizioa” dakar (geben auf) – ez da origi­nala beste hitzekin errepikatzea, nahiz eta errepikapen hori posiblea izan; aitzitik, “pentsatutako efektu hori bilatu behar da itzulpenaren hizkuntzan, eta honek ekartzen du originalaren oihartzuna”.

6. “Gezi gozoak” ezin dezake itzulpen hedatu bat “eskatu”, baina sort­zen dituen oihartzunek pentsatzera garamatzate nola itzulpen galderak, itzulpen txarrak ,eta itzulezina denak asebetetzen duten bere lana (zeina egokia baita, beharbada, bere izen berak, Txuspo kasu, ez in­gelesez ez espainolez baliokiderik ez duen artista batentzat; Poyo­ren identifikazio zenbaki europarra 18201046–L, eta, era berean, bere azken katalogoaren izenburua dena, Txuspo Poyo itzultzen da?). Irtee­rarik gabeko galdera honek bereziki egokia ematen du testuak “anima-tzen” dituzten animazio horiei buruz ari garenean. Hau Txusporen la­naren ezaugarri bat izan da bere karrera The Endless lanarekin (1994) hasi zuenean. Film hau “Bukaera” hitzari begira dago, film askotatik, idazkera eta hizkuntza desberdinetan hartuta, pantailaren goi alde­tik, kanpo aldetik eta barrenetik hegal egiten. Ezaugarri hori bere azkenengo lanetan ere atzematen da, Crossing Tracks (bidegurutzeak) barne (2003). Honetan, 2001eko irailaren 11ko eraso terroristen ondoko hilabetetan agerian geratu zen New Yorkeko zirkulazio metropolitarreko Agintariaren Zerbait Badakusazu, Esazu Zerbait mantra ergela, behin eta berriz errepikatzen da, metroko ateak ireki eta ixten diren modura.

7. Zerbait Badakusazu, Esazu Zerbait : hau abisu bat da, mehatxu politiko zemaitzailearen (eta ausaz aprobetxategi baten) aurrean zelatan egote­ko. Zine-hizkuntzara itzuli zenean, animazio hori ikusteko formalita­tea edo komenigarritasuna bera zalantzan jarri zuen. “Zerbait esaten baduzu” Txusporena bezalako lan bat galeria batean edo erakusketa batean edo film batean ikusten duzunean “zerbait esaten baduzu”, modu desegokian jokatzen egon zintezke, edo areago, modu arriskutsuan. Baina modu pasiboan edo axolagabean esertzen bazara, irudiak bata bestearen atzean komentatu gabe pasatzen utziz, film kontsumitzaile masifikatu bilakatzeko arriskuan zaude, ohartarazita zaude Benjaminen “Erreprodukzio Teknikoa” saiakeran. Erronka modu kritikoan jokatzea da, izan ere, “egoera axolagabean” film horrek berez animatzen du, erreprodukzio teknikoa mugituz. Baina, noiz da egokia “zerbait esatea”? (Zenbait alditan itzulitako saiakera batean, “amaieraraino” oso gutxik irakurriko dutena?)

8. Bat batean nire lagun batek kontaturiko pasadizo batez oroitzen naiz. New Yorkeko metroan zegoen irailaren 11ren ostean, Zerbait Badakusazu, Esazu Zerbait leloa zabaldu zenean. Gure arteko gehienon modura, erasotik “onik” atera ginen newyorktar gehienon modura, bera erne zegoen beste bonbardaketa posible baten aurrean – bonbardaketa hau, jakina, errepikatu zen urte pare bat geroago Espainiako trenbide batean, hasieran, politika probetxuagatik “euskal separatistei” egokitu bazitzaien ere. Lagun honek, bat batean, gasolina usai handi bat sumatu zuen metro geltokian, eta zur eta lur geratu zen, zalantzan txartel saltzaileari esan behar zion ala ez (New Yorken txartel saltzaileek haserrekor fama dute) Azenez, adorea bildu eta garitara igo zen. “Gasolina usai ikaragarria dagoela esatera baino ez naiz etorri”, esan zion berak. Geltokiko agentea isilik geratu zen. “Ongi da, seinaleak dio Zerbait Badakusazu, Esazu Zerbait , beraz hori arin aiz egiten orain”. Txartela saltzaileak eten bat egin zuen, eta orduan erantzun zion, “bertan dio” “Zerbait Badakusazu, Esazu zerbait” ez “Zerbait Usaintzen Baduzu, Esazu Zerbait!”

9. Txartel saltzailea ez zen Superman a (eta, Hollywoodland film hollywoodar berrituaren arabera, are George Reeves, berrogeita hamarreko urteetan Amerikako telebistako serietan Superman interpretatu zuena, ez zen, inolaz ere, Superman: bere karreraren egoeragatik deprimituta, 1959an bere buruaz beste egin zuen). Baina Superman irudi unibertsala, super-heroi amerikar guztiengan dagoena, munduko gainontzekoentzat, inork erdietsi ezin dezakeen maskulinitatea bezala itzultzen da, eta Estatu Batuetako esportaziorik garrantzitsuena da. “Itzulpen” honi eta munduan duen eraginari erantzun nahi izango balie bezala, Txuspok Errekuntza Domestikoak sortu zuen: Heroi Akastunak), 2002ko horma bat, 4000 pospoloz margotuta, Superman en “S”a osatuz diamante baten hondoaren gainean,eta, emanaldi batean pospoloak piztu zituen. “Lana” emanaldiaren hondar bilakatzen da. Errekuntzak lana Kuban egin zen, Espainiako kolonia izan zena eta setio amerikarrari lotuta denbora luzez (Americanan ere urperatuta) animatutako “S”aren itzulpen-txar zorrotzena egiten du.

10. Animazio digitala, funtsean, objektu solido eta ukigarria ez duen emanaldi edo eskulturarekin alderatuta desberdina da. Areago, Txuspok, komiki-zale porrokatuak, oraindik marrazten dituen eta ilustrazio “analogikoetan ikusten diren “animazio” mota horretatik desberdina da. USA News Today/Hauteskunde amerikarrak 2004) . Egin berri den lan batean, Etsaitasunezko Inguruneak / Hostile Envionments , (2005) izeneko lan super-teknologikoan, mailuak eta iltzeek, “dantza” egiten dute txalapartaren musika tradizionalarekin, Busby Berkeleyren zati bitxia dena (21th Century Bilbao!k ekoiztua) film bortitz baten zatia alegia. Batzuetan mailuak oliozko garabi aztoratu bat ematen du, orduan Gober-esque-ren zango anputatua; iltzeak espermatozoo bilakatzen dira, orduan iltze “adiskideak” biltzen ditu ingelesezko eta gaztelerazko hitzak eta esamoldeak letraka esateko (isilarazi, bakarrik, begia begi truk). Denbora osoan, mailuak eta iltzeek erritmikoki kolpatzen dute, gerra originalarekin eta gurutziltzatzearekin ezinbesteko loturak, betiereko piezak, antza, sortuko duen krudelkeria.

11. Danteren Inferno lanean, infernuaren azken mailadia Luziferrek okupatzen du. Honek hiru alde ditu, bat gorria, bat beltza eta bat beilegia, bakoitzak aho bat dauka, eta hauek traidore garrantzitsu bana mastekatzen dute: Brutus, Cassius, eta, aurrean eta erdian, Judas Iskariote. Infernuko mailadi berean, goraxeago, Nimrod erraldoia aurkitzen da; mailadi honetara kondenatu dute Babel Dorrearen eraikuntzan izandako paperagatik. Honen existentzia muturreko harropuzkeriaren erakusgarria da. Dorregileek Jainkoari irain egin zioten eta honek aingeru bat bidali zuen zerutik dorre erraldoi hura suntsitzeko, eta zigor bezala, hizkuntzak aniztu zituen. “Raphael mai amech izabi almi” esan zion Danteri, ulertzen ez duen hizkuntza batean.

12. Teknologia digitalak animazioarentzako muga berria dela ematen du, eta ez dago erabat argi posible edo gomendagarria den atzamar analogikoa atzean uztea betirako. Txusporen azken filmean, Passenger, zeinaren izenburuak izenburu bera duen Antonioniren filma burura baitakar, Bilboko kale “erreal” baina antza irrealak filmazio imajinario eta ordenagailu-lagunduentzako kokalekua dira. Hemen, Scotten Blade Runner eta Langen Metropolis filmak, Grand Theft Auto izeneko bideo serietako ordenagailu-generatuen ikonografia bilakatzen dira. Beti gaua den hiriaren irudi beldurtu eta ,antza, hutsaren aurka, Bilboko igogailurik ospe-tsuena, Begoñako igogailua, Txusporen eskuetan zensore bilakatzen da, eta zirrara erdiragarria sortzen du, kartzelako-zaintza. Igogailuak, zeinak (literalki) igo behar baitu (hezkuntza programa baten moduan), gerra gatazkaren agendaren oinarri betea aurreratzeko balio du. Baina hemen, erresumen arteko gezia ez da batere gozoa.

13. “Azkena.”


Nico Israel literatur konparatiboa irakasten du New Yorkeko Hunter Collegen eta halaber, irakaslea ere bada Eleiz- Arte Ikaskuntzarako Zentroan, Bard Collegen. Outlandish laneko egilea: Writing Between Exile and Diaspora (Stanford-eko Unibertsitateko Prentsa, 2000), Israel idazle kolaboratzailea izan da Artforumen 1995az aurrera eta bere zutabe eta kritikak Bookforumen, Yale-ko kritika-egunkarian eta Fikzio Modernoen Ikaskuntzakoan argitaratu dira.